Salberdingo Igerain errekaren ubide berria eraikitzeko lanak direla eta, itxi egingo dute Bizkaia kalea bihartik aurrera, Aitze eta Urdaneta kaleen artean.
Etorkizuneko Amalur parkearen "elementu garrantzitsua" izango den Igerain errekaren ubide berria irekitze lanetan dabiltza eta, horretarako, egungo ubidearen paretak eraitsi eta betelanak egingo dituzte bertan, parkea gaur egun Bizkaia kaleak daukan mailarekin berdintzeko. Ondoren, azken asteetan eraiki den ubide berriarekin batuko da erreka.
Udalak jakinarazi duenez, lan horiek egin ahal izateko, gune horretan dauden hainbat zuhaitz ordezkatu beharko dira, eta Bizkaia kaleko palmera bereizgarriak mantentzeko "urbanizazio berrian moldaketak" egin dituzte.