Politika erreformistaren inguruan arituko dira ostiralean Gazte Eskola Politikoetan

Zarauzko Hitza 2022ko maiatzaren 17a

Argazkia: Urola Kostako GKS

Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako Gazte Eskola Politikoen bosgarren saioa egingo dute ostiralean, hilaren 20an, 18:30etik aurrera, Putzuzulo Gaztetxean. Politika erreformista izango dute hizpide oraingo honetan. 

Ekintza honen antolatzaileek sare sozialen bidez adierazi dutenez, "gaur egun politikagintza profesionalean nagusitzen diren proposamenen gaineko analisia eta hausnarketa kritikoa landuko" dituzte.

18:30ean izango da ekitaldia, Putzuzulo Gaztetxean, eta horren amaieran afaria izango dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide