Itzalita egongo dira gaur goizean Nafarroa kaleko hainbat semaforo, konponketa lanengatik

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 17a

Konponketa lanak direla eta, itzalita egongo dira gaur goizean Nafarroa kalean Ipar, Azara, Bañeru eta San Frantzisko kaleen pareko semaforoak.

San Frantzisko kaleak Nafarroa kalera duen irteeran arazorik ez izateko, Oriorako noranzkoa bakarrik baimenduko da. Getariarantz joan nahi dutenek Jaurtarkol kaletik sartu beharko dute Nafarroa kalera, bertako biribilgunea baliatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide