Señora Sariketako finalera sailkatu da Aner Peritz

Aritz Mutiozabal 2022ko maiatzaren 16a

Bertsolaritzako Señora Sariketako bigarren edizioa abian da, eta lehen kanporaketa larunbatean jokatu zuten Hendaiako Enbata gaztetxean. Bertatik lehen bi finalistak erabaki ziren: horietako bat Aner Peritz Euzkitze zarauztarra eta bestea, Amaia Iturriotz urretxuarra.

Bigarren kanporaketa larunbat honetan jokatuko da Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoriako oholtzan, 18:00etatik aurrera, eta saio horrek erabakiko du zeintzuk izango diren zuzenean pasatuko diren beste bi finalistak, baita puntuazioaren arabera final handirako sailkatuko diren gainerakoak. Finala ekainaren 4an jokatuko da Leitzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide