Xabier Villar txapeldun, Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 15a

Xabier Villar eta Lander Ortega txapeldunak, Lorea Iribar eta Ibai Gomez azpitxapeldunekin. (Pello Carballo)

Lorea Iribar zarauztarra azpitxapeldun geratu da Villarren aurka jokatu duen finalean, eta Haritz Lertxundi zarauztarra ere bigarren postuan geratu da.

Atzo goizean jokatu zituzten Zumaiako Aitzuri pilotalekuan pilota egokituko Gipuzkoako 12. txapelketako finalak. Hiru partida jokatu zituzten guztira: adimen desgaitasuna duten jokalarien bi, eta gurpildun aulkian aritzen direnen bat.

Xabier Villar eta Lander Ortega izan ziren txapeldun lehen partidan, Lorea Iribar eta Ibai Gomezi 25-7 irabazita. Gurpildun aulkian aritzen direnen txanda izan zen ondoren, eta Manu Quesadak eta Beñat Lizasok irabazi zuten partida hori, German Elkorori eta Asier Navaridasi 25-17ko markagailuarekin gailenduta. Azken partida, berriz, Joseba Altunak eta Eneko Sagarmendik irabazi zien, 25-16ko emaitzarekin, Haritz Lertxundik eta Iraitz Huegunek osatutako bikoteari.

Haritz Lertxundi  (eskuinean) eta finaleko gainontzeko jokalariak, garaikurrekin. (Pello Carballo)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide