Donostialdetik Oriora joango dira txirrindulariak, eta handik Zudugarai gainera igoko dira, Aiarako noranzkoa hartzeko. Ondoren, Santiotik barrena, Oriora itzuliko dira, eta Donostiarantz jarraituko dute. Horrenbestez, 09:00etatik 11:00etara bitartean, N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da bi une jakinetan: 09:55 aldera eta 10:32 aldera.