Maiatzak 15, igandea. Mozorro Eguna
Egunean zehar. Haurrentzako puzgarriak.
11:00. Gazteentzat XLIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean eta Arts & Crafts with Up English.
11:00. Trikitilariak auzoa girotzen.
Ondoren. Marrazki lehiaketan parte hartu dutenentzat opariak banatuko dituzte.
12:30. Txupinazoa eta banderaren igotzea erraldoiekin eta buruhandiekin. Aurten, Iñaki Osa eta Oskar Mutiozabal Txabilloren senitartekoek igoko dute bandera.
13:30. Sardina eta hanburgesa parrillan.
17:00. Apaxi ipuin kontalaria.
18:00. 6 urte bitarteko haurrentzat XII. Moto eta Patinete Lasterketa.
Jarraian. Entzierro Txikia.
Amaieran. Txokolate jana eta buruhandiak kaleetan zehar.