Asteburu honetan hasiko dira ospatzen santamarinak

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 11a, 12:50

"Bueltan gea!" aldarriarekin eman du argitara Santa Marina Jai Batzordeak alde zaharreko jai esanguratsuen egitaraua. Bi asteburutan banatu dituzte ekitaldiak, aste honetan bertan hasita. Banderaren igotzea, gainera, igande eguerdian egingo dute. Egun handia, ordea, hilaren 21ean izango da, eta ohiko danborrada bezperan.

EGITARAUA
Maiatzak 14, larunbata
10:00. XXXI. Santa Marina Pilota Txapelketa. La Salle Zaharreko frontoian; eguraldi txarrarekin Zinema frontoian. Finalerdiak eta finalak.
16:00. Santa Marinako XXXIX. Mus Txapelketa. Izen-ematea  Santa Marinako plazatxoan, 15:30etik aurrera.
19:30. Slow Times Blues Band taldearen kontzertua.

Maiatzak 15, igandea. Mozorro Eguna
Egunean zehar. Haurrentzako puzgarriak.
11:00. Gazteentzat XLIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean eta Arts & Crafts with Up English.
11:00. Trikitilariak auzoa girotzen.
Ondoren. Marrazki lehiaketan parte hartu dutenentzat opariak banatuko dituzte.
12:30. Txupinazoa eta banderaren igotzea erraldoiekin eta buruhandiekin. Aurten, Iñaki Osa eta Oskar Mutiozabal Txabilloren senitartekoek igoko dute bandera.
13:30. Sardina eta hanburgesa parrillan.
17:00. Apaxi ipuin kontalaria.
18:00. 6 urte bitarteko haurrentzat XII. Moto eta Patinete Lasterketa.
Jarraian. Entzierro Txikia.
Amaieran. Txokolate jana eta buruhandiak kaleetan zehar.

Maiatzak 19, osteguna
17:30. LII. Santa Marina Korrika Txapelketa. 11-14 urte arteko neska-mutilei zuzendua.
Ondoren. Buruhandiak.
19:30. Zezen txikiak eta poney-ak.

Maiatzak 20, ostirala
10:00. La Salle ikastetxeko haurren danborrada txikia.
17:30. LII. Santa Marina Korrika Txapelketa. 7-10 urte arteko neska-mutilei zuzendua.
19:30-21:00. Bide Batez musika taldearen emanaldia.
22:00. Santa Marina Danborrada. Aurten, auzoko Ritxi Ameztoi eta Xelestino Amuskibarren omenez egingo dute.
23:30. Bide Batez musika taldearen emanaldia.

Maiatzak 21, larunbata. Santa Marina Eguna.
08:15. Kanpai-errepika eta itxaferoak eguna iragarriz.
08:30. Meza Nagusia, Santa Marina ermitan.
Jarraian. Goizeko Ihintza txistulariak auzoan, eta Kirkilla-Enea jatetxearen eskutik txokolate jana.
11:00. Jubilatuentzako ohiko hamaiketakoa.
Goizean zehar. Agosti ta Barrena & Marratinolka taldea.
13:00. Helduentzako XI. Toka Txapelketa.
13:00. Balkoi apainduen sari banaketa.
17:30. Kiki, Moko eta Moko pailazoen emanaldia.
19:30. Elektrotxufla elektrotxaranga.
23:00-02:00. Fan&Go musika taldearen emanaldia.

Maiatzak 22, igandea.
10:00. Kantujira auzoan, Arrai-Zopa lagun taldearekin.
12:00. Jalgi dantza taldearen saioa.
12:30. XIX. Patata Tortilla. 12:00etako aurkeztu behar dira Santa Marinako tabernan.
16:30. Gazte Olinpiadak, Haize Orratz gaztelekuaren eskutik.
18:00. Zezen txikiak eta poney-ak.
19:30-21:00. DJ Arno musika festa eta YE Mambo Txikis dantzariekin batera.
21:00. Sardinaren ehorzketarekin festaren amaiera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide