Igandeko finalak aitzakiatzat hartuta, Zarauzko Hitzak plaieroei lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek hondartzako futbol txapelketari buruzko hamar galdera erantzun beharko dituzte –galdera guztiak erantzun behar dira, baina denbora ez da kontuan hartuko– datozen egunetan.
Gaurko 09:00etatik igandeko 00:00ak arte izango da martxan galdera-erantzunen jokoa, eta galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean hiru sagardo kaxa zozkatuko ditu Zarauzkohitza.eus-ek.
Zenbat dakizue herrian horren errotuta dagoen futbol txapelketari buruz? Animatu eta parte hartu jokoan, honako lotura honetan klik eginda!