Eguzki Izarra etxea eraitsi dute

Aritz Mutiozabal 2022ko maiatzaren 10a

Eguzki Izarra eraisten. (Xabier Txurruka)

Iñurritza 13-2 eremuko antolamendu planari behin betiko onespena eman zion Udalbatzak joan den azaroan. Bertan zehaztutako ekintzak aurrera eramaten hasteko, atzo Eguzki-Izarra etxea eraisten aritu ziren makinak.

Honako hauek jasotzen ditu planak:

  • Salbatore Mitxelena ikastola egungo kokalekuan mantentzea, baina handitzeko eta hobetzeko aukerarekin.

  • Eguzki-Izar eremuan 180 etxebizitza eraikitzea (72 babestutakoak eta 108 salmenta librekoak); eremu berean, hotel bat erakitzea.

  • Maria Etxetxikiko udal jabetzako eraikina finkatzea eta Eguzki-Izarren udal lokalak eta aparkaleku publikoa lortzea.

  • Iñurritza ibaiaren ertzak berreskuratzea eta naturalizatzea.

  • Biribilgune berri bat eraikitzea Gipuzkoa eta Nafarroa kaleen arteko bidegurutzean.

  • Eremua hegoaldetik mugatzen duen trenbideari dagokionez, trenbidea bikoizteko behar den trenbide plataforma bermatzeko euste horma bat eraikitzea. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide