'Alcarras' filma ikusteko aukera izango da gaur jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2022ko maiatzaren 10a

Carla Simon zuzendutako pelikula dramatikoa da Alcarras, katalanez errodatua, Berlinale zinema jaialdian Urrezko Hartza irabazi berri duena. Gaur arratsaldean, 20:30ean, Modelo aretoan ikusteko aukera izango da.

Belaunaldiz belaunaldi, Sole familiak melokotoi hedapen handia lantzen du Alcarrasen, Kataluniako herri txiki batean. 80 urte lur bera lantzen eman ondoren, baliteke bere azken uzta izatea uda horretakoa. Hori da filmaren abiapuntua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide