Euskadiko Halterofiliako Txapelketa jokatu zen larunbatean Villabonako Olaederra kiroldegian, eta ZKE Halterofiliako kirolariek sei domina lortu zituzten. Gainera, bi kirolarik Euskadiko Selekzioarekin Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela lortu zuten; ekainaren 11-12ko asteburuan jokatuko da Salamancan (Espainia).
Urrezko hiru domina lortu zituzten (Ane Galarraga, Ane Grijalba eta Igor Lekuona), zilarrezko bi domina (Imanol Citores eta Ainitze Zumeta; biak Espainiako Txapelketako sailkatuta) eta brontzezko domina bat (Iñaki Unanue). Bestalde, Erika Sanchezek laugarren postua lortu zuen. Emaitza bikainak Ibon Eguskiza, Imanol Zulaika eta Jon Mendizabalek entrenatutako kirolarienak.