Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Zarautzen, hondartzan lapurreta egitea leporatuta. Herritar batzuek abisatu zieten ertzainei 18:00 aldean, eta hondartzara joatean baieztatu ahal izan zuten bainua hartzen ari ziren adin txikiko batzuei motxila bat, hainbat gauza pertsonal eta patinete elektriko bat lapurtu zizkietela.
Ertzaintzak adierazi duenez, ingurua miatu eta ustezko lapurra atzeman zuten. Izan ere, poliziak jakinarazi duenez, edukiontzi batzuetan poltsa bat eta lapurtutako objektuak uzten ikusi zuten 27 urteko gizona, eta ondorioz, atxilotu egin zuten. Ertzaintzaren esku utzi zuten gizona, lapurreta egitea egotzita.