'80 amandre' helduentzako ipuin kontaketa, Dorleta Kortazarren eskutik

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 8a

Dorleta Kortazar. (Euskadi.eus)

Ekitaldi berezia izango da etzi, asteartean, Emakumeen* Etxean. Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak gidatuta, 80 amandre ipuin kontaketa izango da, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, eta ez da aurrez izenik eman beharko bertaratzeko. 

Hona hemen ikusgai ikuskizunaren nondik norakoak jasotzen dituen ikus-entzunezko laburra. Tartean, Kortazarrek ipuin ikuskizuna Zarauzko Garoa liburu dendan eskaini zueneko irudiak ere ageri dira:

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide