Iñurritza jubilatuen elkarteak bertso afaria antolatu du maiatzaren 13rako. Iluntzeko 20:00etan izango da, eta Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko bertsolariek hartuko dute parte. Bazkarian parte hartu nahi dutenek elkartean bertan eman dezakete izena edo 628 63 15 45 (Laxa) telefono zenbakira deitu, hilaren 10a baino lehen.