Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina.
Maiatzeko atalean, Aian izan da Mireia Galarza kazetaria, eta kalera irten da igerilekuari buruzko txantxa bat egitera. Azkoitian ere izan da Galarza, eta Julen Alberdi Txikia IV.a elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Azpeitiko Haitzbakar muinoa ezagutu du Aitor Unanue Lagun Onak Mendi Bazkunako kidea bidelagun.
Iñigo Gaiton, aldiz, Orion izan da. Izan ere, Gozategi taldeak 30 urte bete ditu aurten, eta taldeko kideekin elkartu da Gaiton. Andoni Elduaien, berriz, Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrarekin jardun da solasean, Zumaian maiatzean eskainiko duten Kopaz kopa antzezlanari buruz gehiago jakiteko.
Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak.