Abendañoko plan partzialaren ordenantzen aldaketarako parte hartzea jarri dute abian

Aritz Mutiozabal 2022ko maiatzaren 5a

Ekarpenak hirigintza@zarautz.eus posta elektronikora bideratuta daitezke, maiatzaren 24a bitartean.

Errotaberri industrialdean finkatutako baldintza eta aukera berdinak Abendaño industrialdean ezartzeko asmoz, Abendañoko plan partzialaren ordenantzen aldaketa sustatuko du udalak. Hain zuzen ere, plan partzialean ageri diren erabilera alternatiboak, bateragarriak eta onargarriak arautzen dituzten ordenantzak aldatuko dituzte.

Horretarako, lehenik eta behin, parte-hartze prozesua jarri du abian Hirigintza departamentuak. Interesa duen herritar orok ordenantzen aldaketari bere ekarpenak egiteko aukera izango du, hirigintza@zarautz.eus posta elektronikora bideratuta, maiatzaren 24a baino lehen.

Prozesuaren inguruko informazioa Zarauzko Udalaren webguneko Parte Hartu atalean aurki daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide