Bueltan da eskubaloizaleen udako hitzordu kutuna. Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketak Desertu Txikia hartuko du bi urteko etenaren ostean, eta antolakuntza taldeak sare sozialen bidez adierazi du lanean dabiltzala uztailerako dena prest egon dadin. Momentuz, datak soilik aurreratu dituzte: uztailaren 2an eta 3an haurren txapelketa jokatuko dute, eta 9an eta 10ean, berriz, helduena.
🔴📢 ADI!!!
— Txaparrotan (@txaparrotan) May 3, 2022
Bi urteko geldialdiaren ondoren…
Badator 17. TXAPARROTAN!!! 🤾♀️🤾♂️🏖☀️
Dagoeneko lanean gabiltza eta egun hauetan izango duzue gure berri!#17txaparrotan #txaparrotan2022 pic.twitter.com/i3ANjexLrR