Santa Marinako Jaien aldeko mus txapelketa jokatuko dute maiatzaren 14an

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 2a

Lehen zortzi bikote onenek eta auzoko bikote onenak jasoko dituzte sariak.

Jaiei ekin aurretik, maiatzaren 14an, 29. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko dute herriko hainbat tabernatan, Santa Marinako Jaien alde. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Lehia hamarreko lau usteletara izango da, eta lehen postuetan geratzen direnek honako sariak jasoko dituzte:

  • Txapeldunek 500 euro, txapelak eta garaikurrak.
  • Azpitxapeldunek 240 euro eta garaikurrak.
  • Hirugarrenek 120 euro eta garaikurrak.
  • Laugarrenek 60 euro eta garaikurrak.

Bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren postuan geratzen direnek herriko jatetxeetan bi pertsonarentzako afariak irabaziko dituzte, baita auzoko bikote onenak ere (lehen zortzi postu onenetan sartu ez den onenak).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide