Arratsaldean hasiko dira Familien Eguneko ekintzekin

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 30a

Familia turismoa sustatze aldera, Familien Eguna antolatu du Zarauzko Turismo Bulegoak biharko, eta bide horretan herriko hainbat ostatu, zerbitzu turistiko eta elkarterekin elkarlanean aritu da; hala nola, Murkil dendarien elkartea eta Zurekin ostalarien elkartea. Egun handia biharko bada ere, gaur arratsaldean hasiko dira ospakizunekin.

EGITARAUA 
Apirilak 30, larunbata
17:00. Aurpegi margoketa tailerra Musika Plazan, Murkil Zarauzko Dendarien Elkartearen eskutik. 

Maiatzak 1, igandea

1o:45. Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak. 
11:30-14:00. Puzgarriak, malekoian, Lege Zaharren enparantzan, Sagasti plazan eta Santuiturri plazan, Zurekin ostalarien elkartearen eskutik.
12:00. Muxikoak plaza dantzak, Musika Plazan. 
17:00-19:30. Puzgarriak, malekoian, Lege Zaharren enparantzan, Sagasti plazan, Santuiturri plazan eta Musika Plazan.

FAMILIAN EGITEKO EKINTZAK

  • Marco Topo pista jokoa.
  • Vista Alegreko parkea. Orientazio Ibilbide iraunkorrak, tirolinak eta Torreoia.
  • Ezagutu Zarautz zure kabuz familian (hiru ibilbide). Zuhaitzen ibilbidea, Itsas ondarearen ibilbidea eta Eskulturen ibilbidea.
  • Oinezko ibilbideak. Eraztun Berde Urdina.
  • Parkeak eta kirol-aisialdiko guneak. Salbide, Villa Munda, Torre Luzeako parkea eta malekoia.
  • Museoak. Arte eta Historia Museoa eta Photomuseum.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide