Edukiontziak erre dituzte goizaldean hainbat auto kaltetuz

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 30a

Goizaldeko 02:00etan Iturribide kaleko aparkalekuko edukiontzi gunea erre dute, Dia supemerkatu aurrekoa. Ertzaintzak jakitera eman duenez, sei edukiontziri eman diote sua, eta lau erabat kiskali dira. Horren eraginez, inguruan zeuden bost autok kalteak izan dituzte. Suhiltzaileen, Udaltzaingoaren eta Ertzaintza beraren lankidetza lanaren bidez itzali dute sua. Gertakaria argitzeko ikerketa zabaldu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide