Astazubi enparantzako edukiontziak kendu egingo dituzte

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 28a

Astelehenetik aurrera Urdaneta kalekoak erabili beharko dituzte bertako erabiltzaileek.

Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Bizkaia kaleko 29. zenbakiko (Aztazubi enparantza) hondakinen bilketa gunea, eta datorren astelehenik aurrera erabiltzaileek Urdaneta kaleko 5. zenbaki parekoa (Guria taberna aurrekoa) erabili beharko dute.

Ondorioz, bizilagunek hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartelak eguneratu beharko dituzte UKUEn. Maiatzaren 9ra arteko epea izango dute horretarako, eta ordura arte irekita mantenduko dira Urdaneta kaleko bilketa-puntuko edukiontziak.

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarrek eskura dute Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta edo hondakinak@urolakosta.eus posta elektronikora idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide