Haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza oparoa izango da udan

Maria Maya Manterola 2022ko apirilaren 28a

2 eta 14 urte arteko haur eta nerabeentzat udako zaintza zerbitzua, udaleku irekiak, kirol udalekuak eta Musi-K udalekuak izango dira aurtengoan ere. 

Udalak 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza oparoa antolatu du uda honetarako, aurreko urteetan egin legez.

Alde batetik, 2 urteko haurren zaintza zerbitzua izango da. Bestalde, HH3 eta LH4 bitarteko haurrentzako udaleku irekiak antolatu dituzte, eta, azkenik, Musi-K udalekuak izango dira HH4tik LH6ra artekoentzat. 

Bada berrikuntzarik eskaintzan. Izan ere, lehenbizikoz, LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeentzat kirol udalekuak ere izango dira. 

Dagoeneko eman daiteke izena udaleku irekietan eta zaintza zerbitzuan, maiatzaren 6ra arte. Musi-K udalekuetan maiatzaren 3tik 23ra bitartean eman beharko da izena, eta kirol udalekuetan, maiatzaren 16tik ekainaren 3ra artean.

Hona hemen eskaintzaren inguruko informazioa:

Udazaintza zerbitzua: 2 urteko haurrentzat
2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua da honakoa, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa. Goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.

  • Izen ematea: apirilak 7-maiatzak 6, eskoletan
  • Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra


Udaleku irekiak: 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat
Zerbitzu honetan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. HH3 eta LH5 bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.

  • Izen ematea: apirilak 7-maiatzak 6, herriko eskoletan
  • Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra

Musi-K udalekuak: 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Sapere Aude Sinfoniettak. Musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. Uztaileko bigarren hamabostaldian izango dira aurtengo udalekuak, hain zuzen, uztailaren 19tik 30era bitartean. HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.

Kirol udalekuak: 11 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat
Kirol jarduera oinarri hartuta haur eta nerabeen aisialdia modu aktiboan eta entretenigarrian landuko dute udaleku hauetan. Goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.

  • Izen ematea: maiatzak 16-ekainak 3, kiroldegian
  • Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide