Andrew Graham-Dixon arte-kritikariak arte alemaniarrak jorratzen dituen gai nagusiak landuko ditu ikus-entzunezko honetan: paisaia, folklorea eta nortasun nazionala. Ibilbide geografiko eta kronologiko baten bidez, garai bakoitza sakonki aztertuko du. Hastapenetatik hasi eta, barrokoa erromantizismoa, espresionismoa, dadaismoa aztertuko ditu, gaur egungo arteraino.
Lehen kapitulu honetan, Erdi Aroko eta Errenazimentuko arte aberatsa izango da hizpide. Koloniako Katedrala, Municheko errenazimenduko pinturak, Albert Durero eta Albrecht Altdorferren lanak, hain zuzen.