Trenbidea lurperatzeko proiektua bultzatzeko asmoz, plataforma sortzeko bilera antolatu dute datorren astearterako, maiatzaren 3rako. Mitxelena Elkarteko lokalean izango da, 19:00etan hasita, eta Zarauzko herritar guztiei zuzenduta dago.
Plataforma sortzearen helburu nagusia da "herritarrak jasaten ari diren arazo guztiei behin betiko irtenbidea ematea, trenbidearen egungo trazaduraren ondorioz", bilera deitzaileen esanetan.
"Udalerriko proiekturik estrategikoena gauzatzeke dago, eta aurretik hainbat azterlan egin dira, bi hamarkada baino gehiago. Hori dela eta, zarauztarren laguntza irmoa behar da helburu hori lortzeko inplikatutako eragile guztien konpromiso irmoa bermatzeko", azpimarratu dute.