18:00etan hasita jokatuko dira finalerdietako bi norgehiagokak (hemen ikusi ahal izango dira zuzenean). Lehen partidan Tambourindeguy eta Imanol Lopez Barandika eta Irastorzaren aurka neurtuko dira; eta bigarrenean Beaskoetxea eta Basque Erkiaga eta Aimarren aurka. Diego Beaskoetxea gernikarrak eta Bidarteko Thibault Basquek osatutako bikotea da partidarik galdu gabe finalderdietara heldu den bikote bakarra.
Gaurko bi bikote onenak pasako dira txapelketako finalera. Azken jaialdi hau datorren ostegunean, hilaren 28an, jokatuko da, Campos Berri frontoian, 18:00etatik aurrera. Estelarreko partidaren aurretik emakumeen arteko partida izango da: Oihana Sorozabal eta Aude Laugier Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardiren aurka neurtuko dira.
Donibane Lohizuneko txapelketa honetako azken partidak Euskal Telebistan ikusteko aukera ere izango da: finalerdietako partidak ETB 4k emango du 22:00etatik aurrera, eta ETB 1ek 23:30ean hasita. Finala, berriz, ETB 1ek emango du 22:30ean hasita.