Euskaraldiko lehen batzarra antolatu dute maiatzaren 5erako

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 26a

Euskaraldia ate joka dator, eta datorren asteko ostegunean, maiatzaren 5ean, Zarauzko herri batzordeko bilera egingo dute. Aurten inoiz baino gehiago, gazteen beharra dute, baina gogotsu dagoen edozein izango da ongi etorria.

Gaztelekuan izango da saioa, 18:00etan hasita, eta ordubete inguru iraungo du. Bertan, Euskaraldiaren 3. edizioko nondik norakoak eta berrikuntzak izango dituzte hizpide. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide