Haur Kultur Taldeak bilera egingo du ostegunean, jendea laguntzera animatu dadin

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 25a

Haur Kultur Taldeak bilera informatiboa deitu du ostegun honetarako, taldean laguntzeko prest egongo liratekeen herritarrei zuzenduta. Bertan, urtean zehar egiten dituzten ekintzak azaltzeaz gain, jende berri bila dabiltza adieraziko dute, dela ekintza puntualetarako (Gabonetako Hamabostaldirako, sanpelaioetako danborrada...), dela batzordeko kide izateko. Bilera Gaztelekuan egingo dute 18:30etik aurrera, eta interesa duen oro ongietorria izango da.

Erlazionatuak

Errelebo baten beharrean

Elena Marguello 2022 api 06 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide