Igandera arte eskubaloiko gizonezko jubenilen Espainiako Txapelketako sektorea ari dira jokatzen Aritzbatalden

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 23a

Artxiboko irudian, gizonezko jubenilen taldea partida batean.

Gran Camping Zarautz taldeak hiru aurkari ditu herriko lehian: Grupo IMQ, Albergue Corconte Pereda eta SD Teucro A. Partidak atzo arratsaldean hasi ziren, eta gaur 16:00etan izango dute segida. Ordu horretan jokatuko du Zarautzek, Albergue Corconte Pereda taldearen aurka.

Hiru egunez, eskubaloiko ginezko jubenilen Espainiako Txapelketa jokatuko da Aritzbatalden, bigarren fasekoa, B sektorekoa. Gran Camping Zarautz taldea eta beste hiru talde lehiatuko dira herriko kanporaketa honetan: Grupo IMQ, Albergue Corconte Pereda eta SD Teucro A.

Denek denen aurka jokatuko dute, eta etxeko klubak adierazi duenez, zarauztarren helburua izango da Espainiako zortzi talde onenen artean gelditzea txapelketa amaitzean.

Partiden egunak eta orduak

Atzo arratsaldean jokatu ziren aurreneko bi partidak, eta gaur 16:00etan eta 17:30ean jokatuko dira beste bi: Gran Camping Zarautzek aurreneko partidan neurtuko ditu indarrak Albergue Corconte Pereda taldearen aurka.

Bigarren partida, berriz, Grupo IMQ eta SD Teucro A-ren artekoa izango da.

Bihar, azkenik, 11:00etan SD Teucro A eta Albergue Corconte Pereda lehiatuko dira; eta 13:00etan, berriz, Gran Camping Zarautzek Grupo IMQren aurka jokatuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide