Zabaldu dute Zarauzko IV. Herri Lasterketarako izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 23a

2019an jokatu zen III. Herri Lasterketako irudi bat.

A 3 el Km! taldeak antolatzen duen proba maiatzaren 8an jokatuko da, eta ohi bezala, parte hartzaileek 8,2 kilometroko ibilbidea egingo dute udaletxeko plazatik irtenda.

Izen-ematea zabalik dago Zarauzko IV. Herri Lasterketan korritzeko. Maiatzaren 8an jokatuko da proba, eta ohi bezala, korrikalariek 8,2 kilometroko ibilbidea egingo dute udaletxeko plazatik abiatuta.

Kirolprobak.com atarian eman daiteke izena maiatzaren 6ko 12:00ak arte, zortzi euroren truke. Nahi duenak taldearekin harremanetan jartzeko bidea ere erraztu dute: 664 45 40 90 da telefono zenbakia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide