Tapia Goanna Pro irabazi du Ruben Vitoria surflariak

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 20a

Ruben Vitoria, pozik Asturiasko garaipenarekin (Argazkia: Espainiako Surf Federazioa)

Fesurfing ligako denboraldiko aurreneko garaipena lortu du zarauztarrak Casariego-n (Asturias, Espainia) jokatutako txapelketan. Lehiaketako olatu onena ere berak lortu zuen, 9,17ko puntuazioarekin. 21 urtez azpikoetan, gizonezkoen garaipena ere zarauztar batentzat izan da: Iker Amatriainentzat, hain zuzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide