Gaur hasi eta hamar egunez, ibilgailuentzat itxita egongo da Bizkaia kalea Gurmendi eta Astazubi kaleen artean

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 19a

Zarauzko Udalak jakitera eman duenez, Salberdingo urbanizazio proiektuaren barruan, Igerain errekari ubide berria zabaltzeko lanengatik itxiko dute Bizkaia kalea ibilgailuentzat Gurmendi eta Astazubi kaleen artean. Gaur hasi, eta hilaren 29ra arte egongo da itxita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide