Eulen-Nuuk gustura da azken lasterketan taldeak egindako lanarekin

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 18a

IƱigo Eizagirre zarauztarra, lasterketa batean (Eulen-Nuuk)

Iñigo Eizagirre zarauztarra bosgarren helmugaratu zen Duranako (Araba) proban, eta Hodei Murcia taldekideari lagundu zion; horrek lasterketa irabaztear izan zuen, baina helmugarako 300 metro falta zirenean erorikoa izan zuen. "Zorionez, ez zuen min handirik hartu". Arduradunak gustura dira "talde osoaren lanarekin", baina baita "taldean izaten ari garen eroriko ugariekin bukatzeko gogotsu ere". Datorren asteburuan Segovian (Espainia) dute lasterketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide