Athleticek irabazi du XVI. Jose Angel Iribar Txapelketa

Aitziber Arzallus 2022ko apirilaren 15a

Gaur goizean jokatu duten alebin mutilen XVI. Jose Angel Iribar Txapelketak baditu irabazleak: Athletic izan da irabazlea, Reala gelditu da bigarren, Errenteriako Touring hirugarren eta Zizurkilgo Danena laugarren. Atezain onena, berriz, Ondarroako Aurrera taldeko Ane Naberan izan da, Jose Angel Iribarrek berak hala erabakita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide