Gaur amaituko da Haize-Orratz gaztelekuaren Aste Santuko ekintzetan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 9a

Baztan Aventura Park.

Txangoak egingo dituzte Zumaiara, Donostiara, Getariara, Askizuko aterpetxera nahiz  Baztan Aventura Park-era.

Haize-Orratz gaztelekuak eskaintza berezia prestatu du hastear den Aste Santurako, eta gogorarazi du horietan parte hartzeko derrigorrezkoa dela izena ematea Gazte Informazio Bulegoan. Izan ere, ekintza horietako tokia mugatua da. Gaur da izena emateko azken eguna, gainera (620 54 66 84 da Whatsapp zenbakia).

Honakoa da egitaraua:

  • Apirilak 12, asteartea: Zumaian ginkana. Doan.
  • Apirilak 19, asteartea: Donostiako Aquariumera irteera. Prezioa: bi euro.
  • Apirilak 20-21, asteazkena eta osteguna: Getariako Askizuko aterpetxera gaua pasatzera. Prezioa: bost euro.
  • Apirilak 22, ostirala: Zarautz-Getaria + scape room. Prezioa: lau euro.
  • Apirilak 23, larunbata: Baztan Aventura Park-era txangoa. Prezioa: zortzi euro.

Dena den, izenik eman behar ez den ekintza batzuk ere egingo dituzte Gaztelekuan bertan. Esaterako, hilaren 13an, asteazkena, topagunea eta Mele-meleko zozketa egingo dute, eta hilaren 24an, igandea, gaztekintza talde txikian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide