Gaztetxoak surfera eta ingurumenaren aldeko kontzientzia hartzera bultzatuko ditu gaur eta bihar Zarautz 4Teens Txapelketak. Egun osoan zehar surf lehia eta hainbat ekitaldi izango dira Borghetto inguruan, Aritz Aranburu surflariaren eta Shelter Surf etxearen eskutik.
Batetik, 14 urtez azpiko 100 neska-mutiletik gora ariko dira surfean hiru kategoriatan banatuta: 14 urtez azpikoetan, 10 urtez azpikoetan eta surf egokituan. Berezitasun gisa, txapelketako epaimahai sistema lehen mailan erabiltzen den bera izango dela azpimarratu dute.
Surfaz gain, ordea, ingurumenari eta jasangarritasunari lotutako hainbat ekintza izango da, baita zuzeneko musika eta skate erakustaldia ere, besteak beste.
Honakoa da asteburu osorako prestatu duten egitaraua. Ekintza guztiak Borghetto inguruan izango dira.
Gaur, larunbata
- 08:00- 19:00:
- Surf txapelketa. 14 urtez azpiko eta 10 urtez azpiko kategoriak.
- Haurrentzako doako tailerrak eta jarduerak egun osoan, jasangarritasunari eta tips gomendagarriei buruzkoak.
- 16:00: Ingurumenari buruzko ginkana.
- 20:00-23:00: Kontzertua, Martin de Marte.
Bihar, igandea
- 08:00-14:00:
- Surf txapelketa. 14 urtez azpiko eta 10 urtez azpikoen kategoriak.
- 12:00-14:00: surf egokituko txapelketa.
- 14:00-17:00: surf txapelketako finalak.
- 17:00: skate txapelketa
- 18:00: sari banaketa eta talde argazkia.