Zozketa

Korrikari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu irabazlea

Zarauzko hitza 2022ko api. 8a, 16:42

Korrikari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta bat zozkatu du Zarauzkohitza.eus-ek.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Korrikari lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek euskararen aldeko egitasmoari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta zozkatu du Zarauzkohitza.eus-ek. Herritar ugarik parte hartu du jokoan, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean zozketa egin ondoren, Oihane Lekuona da Korrikaren produktu sorta irabazi duena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide