Kontzertu sakroa eskainiko du Zarautz Abesbatzak Itziarren

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 8a

Zarautz Abesbatza Lizardi aretoko emanaldian.

Zarautz Abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du bihar  Itziarko Amaren Santutegian, parrokian, 19:00etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balioko du, eta bildutako dirua Chernobyl elkarteari bideratuko diote. Joxe Iturria organoan lagun, Francisco Escudero, Gabriel Faureren, Hilarion Eslavaren edota Albert William Ketelbeyren lanak interpretatuko ditu abesbatzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide