Oinarrizko lehen sorospenen ikastaroa egingo dute hilaren 23an eta 24an

Elena Marguello 2022ko apirilaren 7a

10 orduko ikastaroa izango da DYA Gipuzkoak eskainiko duena. Egunerokoan topa daitezkeen arriskurik nagusienak lantzea du helburu ikastaroak, eta bihotz birika susperketa, zauriak, hausturak nahiz erredurak bezalako gaiak landuko dituzte.

Datorren apirilaren 23an eta 24an egingo du 10 orduko Lehen Sorospen ikastaroa DYA Gipuzkoak. Asteburuan zehar burutuko da ikastaroa, eta edonork hartu dezake parte bertan. Larunbatean eta igandean 09:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte saioak, Zarauzko DYAko Ordezkaritzan.

Ikastaroaren egitarauak egunerokoan topa daitezkeen arriskurik nagusienak lantzen ditu, eta hauei aurre nola egin eta nola ebatzi irakatsiko da: Bihotz birika susperketa, zauriak, hausturak eta erredurak, besteak beste.

Ikastaroaren kostua 60 eurokoa da, eta ikasle kopurua mugatua izango da "ikastaroaren kalitatea bermatzeko". Izena emateko edota informazio gehiago lortzeko, 943-46 46 22 zenbakira deitu edo www.dyagipuzkoa.com helbidera idatzi beharko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide