Itsaso Garinen boligrafoz egindako esku hutsezko marrazkiak ikusgai daude jada Lukas ardotegian. Sudhu Nangi Sri Lankako memoriak izenpean, marrazkiak bakea arnasten duten herri baten ispilu dira. "Barne eraldaketa eta izatearen bilaketa; lasaitasuna eman didan bizitzeko modu berri baten aurkikuntza" islatzen dute Garinen marrazkiek.
Larunbatetik maiatzaren 5a bitartean egongo da ikusgai Sudhu (zuria) Nangi (ahizapa txikia) erakusketa.