Udaberri goraino beteta egin dute bertsotan

Elena Marguello 2022ko api. 3a, 20:07

(@ZarauzkoAEK)

Udaberri goraino bete da gaur arratsaldean Korrika Kulturalaren harira. Hika hika hika bertsotan korrhika saioan Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Markel Eizagirre eta Julen Zulaika bertsolariak aritu dira kantuan; gai jartzaile lanetan, berriz, Maite Aizpurua aritu da. 

Ostegunean, Korrika herritik pasa baino ordu batzuk lehenago, Korrika-poteoa egongo da herriko kaleetatik, 18:30ean hasita. Zarautz Abesbatzak eta DJ Antoinek girotuko dute Plaza gorria. Ondoren, herriko kaleetan, Arranoko gitarra taldea, Montetxio Korua eta Zarautz Abesbatza egongo dira. 20:30ean, Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkarrekin ariko dira, baita Arrain-Zopa taldekoak ere. Apirilaren 8an, 04:26an iritsiko da 22. Korrika Zarautzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide