Lorea Iribarrek pilota egokituko finala jokatuko du igandean

Aritz Mutiozabal 2022ko martxoaren 31

Lorea Iribarrek pilota egokituko finala jokatuko du igandean
 Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte igande honetan Eibarko Astelena pilotalekuan. Adimen urritasuneko mailan, Lorea Iribar zarauztarrak hartuko du parte Eneko Sagarmendi donostiarrarekin bikoa osatuz. Aurrez aurre, Sheila Cueto errenteriarra eta Iraitz Huegun donostiarra izango dituzte. 12.00etan hasiko da partida, eta ETB1ek zuzenean emango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide