Udalak harrera egin die Pontarlierreko ikasleei eta irakasleei

Elena Marguello 2022ko martxoaren 29a

Bi urteren ondoren, berriro egin dute elkartrukea Lizardi Institutuko ikasleekin eta irakasleekin. Udalak harrera egin die gaur.

Bi urteren ondoren elkartrukea egin dute Pontarlierreko (Frantzia) Xavier Marmier Lizeoko eta Zarauzko Lizardi Institutuko ikasleek eta irakasleek. Zarauzko Udalak gaur egin die harrera Pleno Aretoan.

Xabier Txurruka alkateak, Irune Urbieta Hezkuntza zinegotziak eta Arantxa Aldalur Hezkuntza teknikariak Pontarlierreko ikasleei ongi etorria eman diete, eta alkateak eskalan egindako torreoiaren erreplika bat eman die Lizeoko arduradunei. Bere aldetik, Xavier Marmier Lizeoko irakasleak ere oroigarri bat oparitu die Udaleko ordezkariei.

Bi hezkuntza zentro eta udalen arteko elkarlana estua izan da urte guzti hauetan eta hala jarraitzeko lanean jardungo dute aurrerantzean ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide