'Flee' animaziozko filma ikusgai, jatorrizko hizkuntzan

Zarauzko Hitza 2022ko martxoaren 29a

Jonas Poher Rasmussen zuzendariaren Flee animaziozko pelikula ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Modelo aretoan, jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin. Saioa 20:30ean hasiko da.

Danimarkan bizi den errefuxiatu afganiar batek bere historia pertsonala kontatzea onartzen du, bere nortasuna ezagutarazten ez den baldintzarekin. Helburu hori lortzeko, zuzendariak animazio-estilo bat erabiltzea erabaki zuen, protagonista babesteaz gain, haren istorioa indartzen zuena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide