Haurrentzako bi antzerki saio eskainiko dituzte igandean

Elena Marguello 2022ko martxoaren 29a

Baby Esferic antzerkia sei hilabetetik hiru urtera bitartean dituzten haurrei zuzenduta dago. Sarrerak leihatilan lortu ahalko dira, lau euroren trukean.

Baby Esferic haurrentzako antzerkiaren bi saio eskainiko dituzte igande honetan, Modelo aretoan. 10:30ean eta 11:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sei hilabetetik hiru urtera bitartean dituzten haurrei zuzenduta dago, familia osoaren gozamenerako. Sarrerak leihatilan lortuko ahalko dira, lau euroren trukean.

Alboon teatre taldearen ikuskizuna lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldia da. Istorio eta paisaia desberdinen bidez planetarekin eta bertako biztanleekin lotzen gaituen magiaz hitz egiten du antzerkiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide