-1-
Bizitza luzea izateko
daukagun bide bakarra
zahartzaroa luzatzea denez
dago onartu beharra
-2-
Bizitzan pasatako urteak
ez dira garrantzizkoak
Berez balio dutenak dira
urteetan bizitakoak
-3-
Gazteak nahiko denbora dute
ta bizitzeko kemena
Baina tamalez orokorrean
diru falta da dutena
-4-
Helduak aldiz dirua dute
eta kemena ere bai
Baina denbora falta dutenez
ez dira egoten lasai
-5-
Agureak dirua badute
eta denbora soberan
Baina gehienak egoten dira
kemen aldetik gainbeheran
-6-
Zahartzen joatea mesedegarri
izan leike,baina adi
Hori zehazki gertatzen zaio
ardoa eta gaztari
-7-
Zahartzaroa heltzen da zehazki
ikasteari uztean
Agian laurogei urterekin
edo hogei betetzean
-8-
Zorioneko diren uneak
eduki zuk abaroan
Horrela ziur izango duzu
kuxin ona zahartzaroan
-9-
Gizakiak ardoan antzera
urteetan aldatzen dira
Batzuk erabat ozpindu eta
besteak onduz neurrira
-10-
Bizitzan dena kontrolatzeak
uzten du bere zirrara
Zahartzaroa pertsona horientzat
oso traumatikoa da
-11-
Zahartzeko beldurra izatea
nahiko normala da baina
Izan daiteke ez bizitzea
zure gustura oraina
-12-
Aurpegi zimurra izatea
ez da hain seinale txarra
Adierazten du landu duzula
betidanik irriparra