Astelehenean irekiko dituzte Merkatu plazako postuak

Mireia Galarza Bastida 2022ko martxoaren 26a

Postu itxiak berriro irekiko dituzten arren, ekoizleek ezingo dute oraindik ere bertara itzuli. Azken horiek hurrengo astean itzuliko dira postu berrietara. 

Otsailean hasi zituzten Merkatu Plazako eraberritze lanak, eta asteburuan berritze lanen lehen fasea amaituta, astelehenean irekiko dituzte Merkatu plazako postuak. 

Postu itxiak berriro irekiko dituzten arren, ekoizleek ezingo dute oraindik ere bertara itzuli, eta Lege Zaharren enparantzan dagoen postuan jarraituko dute beste astebetez. Udalak azaldu duenez, hurrengo astean itzuliko dira merkatuan jarri zaizkien postu berrietara. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide