Zozketa

Zozkatu ditu Zarauzko Hitzak 'eRRe. Aldarri bat bertsoz' eta 'Burbuja doble' emanaldietarako sarrerak

Zarauzko hitza 2022ko martxoaren 24a

Lanku taldeak 'eRRe. Aldarri bat bertsoz' emanaldia eskainiko du bihar, 20.00etan, eta igandean 7 burbujas taldearen 'Burbuja doble' antzezlana 16:45ean hasiko da. Zarauzko Hitzak saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean.

Lanku taldeak eRRe. Aldarri bat bertsoz emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20.00etan. Igandean, berriz, 16:45ean familia osoentzat saioa izango da: 7 burbujas taldearen Burbuja doble antzezlana. Zarauzko Hitzak bi emanaldietarako sarrera bikoitzak zozkatu ditu bere irakurleen artean, eta zozketa egin ondoren, eRRe. Aldarri bat bertsoz emanaldirako sarreren irabazleak Mertxe Castro Garcia eta Koldobike Muniain Agote dira. Igandeko haurren antzezlanerako sarreren irabazleak, berriz, Eneritz Larrañaga Ponce eta Imanol Aranzabal Ecenarro dira. Irabazleek Modelo aretoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide