Asteburu gazi-gozoa Eulen-Nuuk taldekoentzat

Elena Marguello 2022ko martxoaren 21a

Flavio Ortiz txirrindularia Laukizeko lasterketan. (Eulen-Nuuk)

Lau lasterketatan hiru 70. postu lortu zituzten Eulen-Nuuk taldeko txirrindulariek. Lizarrako lasterketan, 100 txirrindulari baino gehiago erori ziren, eta taldeko lau ospitaleratu behar izan zituzten.

Lau lasterketa izan dituzte Eulen-Nuuk taldekoek pasa den asteburuan: Laukizen, Lizarran eta bi Zamoran. Flavio Ortizek Laukizen eta Iñigo Eizagirrek Zamoran 70. postuak lortu zituzten. Zamorako igandeko lasterketan, berriz, taldea aktibo egon zen eta ihesaldiak harrapatu bazituzten ere, hauek ez ziren helmugara iritsi.

Lizarrako lasterketari dagokionez, 100 txirrindulari baino gehiago erori ziren, eta Eulen-Nuuk taldeko lau ziklista ospitaleratu behar izan zituzten. Oier Albizua izan zen parte txarrena jaso zuena, buruan kolpe hartu eta oraindik behaketan jarraitzen baitu. Lasterketa honetan, Unai Esparza txirrindulariak 70. postua lortu zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide