Gipuzkoako Batek Ligako bederatzigarren jardunaldia Donibane Ziburun jokatu zuten atzo arratsaldean, eta ZAE Zarautz Arraun Elkarteak bost kategoriatan parte hartu zuen, beste horrenbeste ontzirekin. Lanik onena infantil neskek egin zuten, bigarren sailkatuta. Promesa mutilak zortzigarren lekuan sailkatu ziren; promesa neskak, hamalaugarren; jubenil mutilak, bosgarren; eta absolutu mailako mutilak, laugarren.
Gaur goizean Getarian jokatzekoak ziren batel estropada, berriz, bertan behera utzi dute, haize handiegiagatik.